
Be Veggie! : Euskadiko jaialdi beganoa
31 Urria 10:00 – 01 Azaroa 19:00
Antolatzen du: FICOBA
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Informazioa
Tokia: FICOBA (Irun)
Doan ekitaldia
Ordua: LARUNBATA 31: 10:00 – 20:00 | IGANDEA 1: 10:00 – 19:00
Be Veggiek aurten bere 8. edizioa ospatuko du, data berriarekin, baina betiko giro paregabearekin. Euskadiko beganismoaren eta kontsumo etikoaren topagune nagusiak aurrera jarraitzen du. Kontzientziaz, janari goxo eta %100 begetalez, musikaz, benetako edukiez beteriko edizio berri bat abian da, eta zu bezalako pertsonekin partekatzeko gogoz dator. Bizi Be Veggie!