
Bidebietako Gabonetako Azoka Berezia
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Bideak auzo elkarteak Gabonetako bertsioa ematen dio bere azokari: abenduaren 20an, igandea, 10:00etatik 14:00etara, Bidebietako udal frontoian izango da Gabonetako Azoka Berezia.
Ohiko postuez gain, bigarren eskukoak eta km 0koak, zuzeneko musika izango da Oso Jondo flamenko kultur elkartearen abesbatzarekin, baita Gabonetako saski baten zozketa eta tonbola ere.
Txikientzat, artisten mahaia, marrazkiak margotzeko, eta Bideaken elfo erraldoiarekin argazkiak: 3 metro neurtzen ditu.