Bisita gidatua: Talai Berri txakolindegia
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Talai Berri txakolin-upategia bisitatzean, familiako 5. belaunaldiko ahizpetako batek txakolinaren sekretu guztiak azalduko dizkigu. Bisitaren ostean, terrazan, 12 hektarea mahastiz inguraturik, Talai Berri txakolina eta Eusko Label kalitatezko produktuak dastatuko ditugu, hala nola Ibarrako Piperrak, Idiazabal Gazta, Hegaluzea eta Basatxerri Txorizoa. Amaitzeko, Hondarrabi Zuri mahatsez ekoizturiko TTANTTA ozpinak, eta Mari Zuri eta Mari Gorri vermouthak dastatzeko aukera izango dugu.
– Prezioa: 20 €
9-18 urte bitartean: 10 €
0-8 urte bitartean: dohanik