
Candlelight: Gabonetako klasikoak
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Abenduko Candlelight bat, garai honetako errepertorioarekin. Sustatzaileak bat ez datozen bi zerrenda argitaratu ditu: bata barrokora doa, Corelliren Gabonetako Concerto grossoarekin eta Vivaldiren «Negua»rekin, eta bestea Gabonetako popera, «Last Christmas» edo «All I Want for Christmas Is You» abestiekin. Bi zerrendetan dagoen pieza bakarra «O Holy Night» da; beraz, hobe joatea bat ere ziurtzat eman gabe.
Cuarteto Sugarrak joko du, bi saiotan, abenduaren 12an, larunbatean, 17:00etan eta 21:00etan. Batetik bestera, 19:00etan, Hans Zimmerri tributua.