
Cía Diego Garrido: ‘Violencia’
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
(ES)
Beatrizek ez daki hamar minutu barru izango duen bilerarako prest ote dagoen; Martín du aldamenean, bere senarra, baina mina izugarria da. Urteak dira bere semearen hiltzailearen gurasoak —Ricardo eta Amelia— aurrez aurre ikusten ez dituela, baina Beatrizek ulertzeko premia du, edo gutxienez azken aldiz saiatu nahi du ulertzen zergatik gertatu zen halako ankerkeria, orrialdea pasatzeko eta bizitzeko gogoa berreskuratzeko. Amaieraraino iristeko prest egongo da horretarako, kosta ahala kosta.
Sei urte geroago, bi bikoteek biltzea adostuko dute, eta iragana ulertzeko ahalegin gisa hasten den zerbait prozesu mingarri baina beharrezkoa bihurtuko da. Euren seme-alaben haurtzaroaz, eskola-jazarpenaz, bakardadeaz, damuaz eta doluaz hitz egingo dute. Ricardok eta Ameliak karga astun bat dute; alegia, zantzuak ez ikusi izanak sentiarazten dien errua. Martínen eta Beatrizen karga, ordea, dena galdu izanak sentiarazten dien amorrua da. Alabaina, amildegiaren erdian, barkamenaren posibilitatea sortzen da, eta keinu txiki, isil batek dena aldatuko du: eskuetatik helduko diote elkarri, eta une batez, argia egongo da. Bizitza egongo da. Etorkizuna egongo da.