Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Compagnia Finzi Pasca: ‘Titizé – A Venetian dream’

24 Azaroa 19:30 – 25 Azaroa 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura + Victoria Eugenia Antzokia

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 30 / 35 / 40 €
Ordua: ASTEARTEA 24: 19:30 | ASTEAZKENA 25: 19:30


Ikuskizun bisual, poetiko eta zirraragarria da Titizé – A Venetian dream. Veneziaren magian eta ospean inspiratuta, ikuskizunak errealitatearen eta fantasiaren artean esekita dagoen mundu batera eramango du ikuslea, irudi harrigarriz eta etengabeko harriduraz osatutako antzerkira, hitzik gabe hunkitzeko eta liluratzeko gai denera.

Ametsetan inspiratutako unibertso batera bidaiatzera gonbidatzen ditu ikusleak, umorea, musika, akrobazia eta irudimena uztartzen dituen esperientzia paregabe bat bizitzeko.

Compagnia Finzi Pasca ospetsuak eta Daniele Finzi Pasca ameslariak —hainbat ikuskizun sortu ditu Cirque du Soleilentzat, Corteo eta Luzia esaterako— gauzatu dute Titizé, eta hamaika artista biltzen ditu eszenaratze liluragarri batean. Bertan, clownak, gorputz-hizkuntzak, musikak, akrobaziek eta makina eszeniko harrigarriek bizia emango diote Venezia magiko eta oniriko bati.

Ikuskizun liluragarria, poetikoa eta harrigarria publiko guztientzat.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.