Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Estefanía de Paz Asín: ‘La Reina del Arga’

12 Abendua 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 12 €

Estefanía de Paz Asínek Remigia Echarren funanbulista iruindarraren historia dakarkigu, haren heriotzatik 100 urte bete direnean. Garai batean, Iruñeko katu guztiek Remigia zuten izena. Iruñean bada kale bat Remigia Echarren izenekoa, eta edadeko jendearen gogoan beharbada oraindik bizi da andre hori. Emakume aparta izan zen, funanbulista, artista, Iruñean XIX. eta XX. mendeen artean oso ezaguna.

Nor zen Argako Erregina, Mademoiselle Agustini edo Maromako Erregina ezizeneko emakumea? Nondik sortu zitzaion altueretan ibili nahia, halako balentriatan jende gutxi aritzen zen garai batean?

Estefanía de Paz Asínek, funanbulista horren istorioak txundituta, bilatu eta aurkitu egin du, eta, artxibatutako oroimenari datuak agortu zaizkionean, sortzeari eta eraikitzeari ekin dio, emakume zoragarri hura ezagutarazteko.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.