
Euskararen Eguna 2026
03 Abendua 00:01 – 03 Abendua 23:59
Antolatzen du: Donostiako Udala
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, auzoetako 70 eragile inguruk Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean 150 ekintza baino gehiago antolatzen dituzte abenduan Donostian, Euskararen Hirian. Ekimen hauek era askotarikoak izan ohi dira: kontzertuak, mintzodromoak, antzezlanak, zine emanaldiak, hitzaldiak, bisita gidatuak, jolas tradizionalak, bertso bazkariak eta abar.