Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Garazi Egiguren + Ines Osinaga: iZULOA

24 Azaroa 19:00
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia

Garazi Egiguren eta Ines Osinagaren iZULOA sorkuntza eszenikoaren entsegu irekia. Bertan izango dira Garazi Egiguren, Ines Osinaga, Sara Zozaya, Edorta Subijana, Eneko Galdos, Iker Gozategi, Beñat Gorroño eta Nahia Alorta.

Publikoak sorkuntza-prozesua barrutik bizitzeko aukera izango du: ikuskizun bat oholtzara iritsi aurretik nola eraikitzen den ikusi, probak, errepikapenak, aldaketak eta lengoaia artistiko ezberdinen arteko elkarrizketa gertutik ezagutuz. Ez da amaitutako emanaldi bat, sorkuntza gertatzen den unea partekatzeko gonbidapena baizik.

Gorputza, mugimendua, hitza, zuzeneko musika, argia eta ikus-entzunezko lengoaia uztartuz, iZULOAk ikusezin izatetik ikusgarri izaterako bidaia proposatzen du; norberaren eta aurrekoen memoria eta ahotsak berreskuratu, eta zaurgarritasunetik indarra eraikitzeko.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.