Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

‘Goteras’

03 Iraila 20:00 – 06 Iraila 20:00
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 20 / 26 €
Ordua: OSTEGUNA 3: 20:00 | OSTIRALA 4: 20:00 | LARUNBATA 5: 20:00 | IGANDEA 6: 20:00

(gaztelaniaz)

Fernando Albizu + Álvaro Quintana + Gloria Albalate

Toni etorkizun oparoa duen antzerkigile gaztea da. Gau batean, teilatuan itogin batzuk agertuko dira. Etxeko gorabehera soila izan beharko lukeena, bere bizitzako unerik garrantzitsuena bihurtuko da azkenean, bizilaguna hogeita hamar urte geroagoko Toni bera dela jakiten duenean. Badirudi etorkizunean gauzak ez direla Tonik uste zuen bezala joan, eta bi erreplikak orainaldian huts egin duena aldatzen saiatuko dira, ahalik eta etorkizunik onena lortzeko.

Ikuskizun honek antzerkian oso ohikoa ez den genero batekin jolastu nahi du: zientzia fikzioa. Elkarrizketak eta jolas eszenografikoak abiapuntu hartuta, obrak denboran zehar bidaiatu nahi du, zahartzearen esanahiaz, itxaropenen eta errealitate gordinaren arteko borrokaz eta arrakastaren balioaz hausnartuta. Eta dena komedia bistatik galdu gabe. Izan ere, zure etorkizuneko niarekin topo egitea eta zeure burua inoiz imajinatuko ez zenukeen zerbaitetan bihurtuta ikustea tragikoki komikoa izan daiteke.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.