
Infinitudrama: ‘Promesarik txikiena’
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
(euskaraz)
Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?
Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta edo, hobeto, hatz txikitik helduta, lagun izatera jolasteko bidaiari ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako eta, nola ez, presta zaitez dezepziorako.