
Izaki Gardenak + Hondora
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Izaki Gardenak
Itzulera datarik gabeko gero arte bat da honako kontzertua. 2025 hasieran bueltatu zen Izaki Gardenak eszenatokietara lau urteko ausentzia baten ondoren, Orube (Alde ilunA, 2024) disko berria aurkezteko gogoak indarberrituta. 30 kontzertutik gora eskaini zituzten eta urtea bukatzerako beste disko bat argitaratu zuten, B aldeko kantuez eta moldaketez osatutako Sitsak. Aurten ere eskaini dituzte kontzertuak, baina estudioan berriz ere sartzeko irrika izan dute, Itzal handi bat kantu berria eta Anariren Aingura hegodunak abestiaren moldaketak grabatzeko. Itzuleraren amaiera ospatzeko, bi kantu berri eta “gero arte” esan nahi duten bost kontzertu eskainiko dituzte.
Jon Basaguren (gitarra, ahotsa), Libe Kortazar (teklatuak, ahotsa), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsa), Aitor Agirre (baxua, ahotsa), Dani Arrizabalaga (bateria)
Hondora
Ibai eta Elisak 2017an elkar ezagutu zutenetik, gerora Hondora izena jaso duen proiektua itxuratuz joan dira. Soilenetik hasi ziren tabernetan bertsio akustikoak joz eta orain haien lehen LPa aurkezten digute: Hondoratu eta azalera irten, Josu Ervitik ekoiztu eta Idoia Asurmendik koproduzitua.
Kantuak nagusiki gitarra eta ahotsetik abiatzen dira, autore musika, rock, pop, funk, soul edota R&B bezalako eraginekin. Hala, Hondorak zuzenekoak entzulearekin bat egiteko ezinbesteko topagune gisa ulertzen ditu, gune intimoak, bakarrak eta aldi berean partekatuak baitira. Gaur egun, taldea haien lehen diskoko bira abiarazten dabil.
Elisa Bayona (ahotsa), Ibai Gallardo (gitarra), Joseba San Sebastian (baxua), Mikel Fagoaga (bateria)