
Kolore Kolore: artisautza eta tokiko marken azoka
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Kolore Kolore elkarteko artisauak, normalean Irunen eta eskualdean azokak antolatzen dituztenak, Donostiara datoz Gabonetan. Abenduaren 27an, igandea, 10:00etatik 20:30era, Londres eta Inglaterra Hoteleko Victoria aretoan jarriko dira, Kontxaren parean. Sarrera doakoa da.
Tokiko markak, moda, dekorazioa, artisautza eta kosmetika iragarri dituzte, besteak beste. Erakusleen hautaketa itxita dago, eta elkarteak laster ezagutaraziko dituela dio.