
Kresala: ‘Hiru’
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Kresala Dantza Taldeak Hiru pieza aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian Iturritik Jaialdiaren baitan.
Hiru lanean, dantza, musika eta poesia elkartzen dira Eduardo Chillidaren eskulturen unibertso poetikoan inspiratutako bidaia eszenikoa osatzeko. Itsasoaren, harriaren, haizearen eta zeruaren arteko elkarrizketatik abiatuta, etengabeko eraldaketan dagoen obra bat eraikitzen da, keinu sotil eta iradokitzaileen bidez.