
La Ruina Show
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
(ES)
La Ruina ikuskizunean bai gonbidatuek bai ikusleek euren bizitzako anekdota lotsagarriena kontatzen dute: bikotekideak WhatsApp bidez utzi zizun eguna, bilera garrantzitsu batean lo hartu zenuenean, taxilari batekin izandako gaizki-ulertua… betiko istorio horietakoa, lagunek beti afaritan kontatzeko eskatzen dizutena.
La Ruinan barre egiten dugu, bai, baina era berean taldeko terapia moduko bat da: denok daukagu barruan loser txiki bat.
Komiko eta gidoilariak diren Ignasi Taltavull eta Tomàs Fuentes dira saioaren gidariak, eta gonbidatu berezi batek laguntzen die gau hartako anekdotak komentatzen.
Berto Romero, Facu Díaz edo Marc Giró bezalako izenek ere pasatu dira mikroetatik euren miseriak kontatzera, eta erakutsi digute denok garela uste duguna baino ergelagoak.
Saio bakoitza ezberdina eta ustekabez betea da, eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Azken finean, denok daukagu gutxienez ruina bat, munduak entzun behar duena.