
Loiola Vintage Festival
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
16. Loiola Vintage Festivalak 70eko hamarkadako musika izango du ardatz.
Bi emanalditan (19:00etan eta 22:00etan) bertako zortzi bakarlarik hamarkada horretako musika eskainiko dute: Santi Romano, Lidia Insausti, Iván Azkarate, Sara Grajal, Julen Morgado, Anaís Mercury, Emilio Azkarate eta Liss.
Gonbidapenak irailaren 30eko 16:00etatik aurrera jaso ahal izango dira kultur etxean bertan. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.