Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Luna Hiena: ‘Cantando bajo las balas’

14 Martxoa 20:00
Antolatzen du: dFeria + Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 15 / 20 €

(ES)

Millán-Astrayk, Legioaren sortzaileak, bere historia —alegia, Espainiaren loriarena— kontatzen digu. 1936ko urriaren 12an, Arrazaren Egunean, Unamuno madarikatua izorratzera etorri zen. «Garaituko duzue baina ez duzue konbentzituko» esan ez du ba agure zaharrak… Ezinezkoa irriz ez lehertzea halako kirtenkeria entzunda.

Cantando bajo las balas kabaret nekrofilo bat da, komedia ilunaren erako esperpento bat, bakarrizketa bat. Bertan, Millán-Astray, indarkeria eta adimenaren heriotza txalotzen duten requiem izugarriak goresteko eldarnio betean, ikusleei orainaldian mintzatzen zaie gaur egungo ikusleentzat ikaragarri ezaguna den diskurtsoa erabiliz.

Lana Madrilgo Callejón del Gato izenekoaren ispilu deformatua da. Ispilu horretan gaur egungo gizarteak ezagutu ahal du zer norabidetan garamatzan zentzugabekeriaren, gorroto-diskurtsoen eta aberri-salbatzaileen megalomaniaren goren mailak.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.