Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Malandain Ballet Biarritz: ‘La chambre d’amour’

22 Maiatza 19:30 – 24 Maiatza 19:00
Antolatzen du: Donostia Kultura + Victoria Eugenia Antzokia

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 15 / 32 €
Ordua: OSTIRALA 22: 19:30 | LARUNBATA 23: 19:30 | IGANDEA 24: 19:00

Euskal kostaldeko leize ezaguna da Amodio Ganbera, aspaldian bi amoros hil zirena. Labar baten magalean kokatua, ozeanoak ernaldutako sabel horrek bizitzari eta heriotzari buruzko askotariko misterioak gordetzen ditu. Istorioak Ura eta Ederra izendatu zituen amorosak. Leizean babestuta zeuden, amodiora emanak zeharo, baina itsasgorak harrapatu zituen ezustean. Goizean, haien gorputzak elkar harturik topatu zituzten hondartzan. Heriotzaren kausaz, Ura eta Ederra patuak amodio-zoriona eteten dien literaturako maitaleen taldera batu ziren: Otelo eta Desdemona, Romeo eta Julieta, Dido eta Eneas, Orfeo eta Euridize… La chambre d’amour lanak haiek dakartza gogora.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.