
Manuel Liñán & Compañía: ‘Muerta de amor’
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Sorkuntza berri honetan, Manuel Liñánek (2017ko Espainiako Dantza Sari Nazionala) emozioaren eta haragiaren bidez bilatzen du sostengua. Gizakiak harremanak izateko duen beharraz, gorputzen arteko hurbilketaz, bultzatzen dituenaz eta ondorioez jabetzera gonbidatzen du bidaiak.
Ikuskizunak 12 artista izango ditu agertokian, eta haiek gidatuko gaituzte kopla izaera duen pasarte koreografiko honetan zehar. Zenbait giro biziko ditugu: desira, fantasia, probokazioa… gure intimitatetik, gure gorputzetik datozen beharrak, sostengu direnak.