
Markeliñe: ‘Chef Nature’
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
“Chef Nature” kanpoaldeko jatetxe bat da bere baratzarekin. Jankideek beraien mugikorrak, portatilak eta tabletak alde batera utziko dute naturarekin bat izateko. Proposatutako menua erabat magikoa, txundigarria, terapeutikoa eta oso dibertigarria da. Eta hau prestatzeko, Markeliñek betiko osagaiak erabiliko ditu sukaldean: erritmoa, keinuak eta materialekin irudimena erabiliz. Hori guztia gatz pittin bat eta eromenez botata.
Bon Appétit!!