Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Oskarbi

12 Abendua 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura + Victoria Eugenia Antzokia

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 18 €

Oskarbik 2026ko azaroan 60 urte beteko ditu euskal kantagintzan eta hori harrigarria da. Aurreko mendeko hirurogeiko hamarkadako Euskal Pizkundeko kantagintzako testigantza dakar. Garai haietako kantarietatik Oskarbik bakarrik jarraitzen du oholtzetan eta diskogintzan.

60 urte hauetan eragin berezia izan dute Oskarbin Ez Dok Amairuko kideek, Luis Romerok, Jorge Oteizak, Gandiagak eta beste askok. Ia mila kantaldietan parte hartu du taldeak eta hamahiru disko grabatu ditu. 40 bat lagun pasa dira taldetik, emakume eta gizon, eta euskaraz eta ahotsetan kantatu du beti. 60 urte hauetan herri kanta eta musikak sorkuntza propioarekin batera uztartu ditu.

Oskarbi taldearekin batera, Antton Valverde eta Gorka Knor kantariak, Easo abesbatza eta Kresala taldeko dantzariak izango dira taula gainean. Jon Aizpuruak eta Jon Martinek egingo dituzte aurkezle lanak.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.