Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Sananda Maitreya

23 Urria 19:30
Antolatzen du: Donostia Kultura

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Prezioa: 38 / 40 €

Sananda Maitreya musikariaren kontzertua, debuta Terence Trent d’Arby gisa egin zuen artista. The Sugar Plum Pharaohs bere bandarekin batera, Europako agertokietara itzuliko da 2026ko udazkenean zuzenean ospatzeko, energiaz beteta, haren katalogo osoa, bai iraganekoa, bai oraingoa.

Milurteko osteko rockzalea, artista, konpositorea, moldatzailea, ekoizlea eta hainbat instrumentu jolea da Sananda Maitreya, eta berak idazten, moldatzen eta ekoizten du bere musika, musikan hasi zenetik.

Grammy sari baten irabazlea da, eta musika-unibertso bakar eta independente bat eraiki du, zeinean askatasun osoz mugitzen den rockaren, soularen, poparen, bluesaren, gospelaren, jazzaren, musika klasikoaren eta beste hainbat generoren artean. Haren obrak bultzatzaile ditu grina, kemena eta jakin-mina, eta bertako musika zuzenean mintzo zaio bihotzari, eta erronka jotzen dio buruari.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.