Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Standing Here Wondering Which Way to Go

20 Otsaila 11:00 – 14 Ekaina 20:00
Antolatzen du: Tabakalera

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia
Ordua: ASTEARTETATIK IGANDETARA: 11:00 – 13:00 / 16:00 – 20:00

Zineb Sedira (Paris, 1963) migrazioaren, memoriaren eta transmisioaren inguruko gaiak ikertzen dituen artista frantziar-aljeriarra da. Narratiba kolektiboak eta pertsonalak —zenbaitetan autobiografikoak— uztartzen ditu, eta historia ofizialen partzialtasuna zalantzan jartzen du beti.

Banakako erakusketa honetarako, Sedirak artearen eta erresistentziaren (eta iraultzaren) gaiei heldu die berriz, 1962. urtean independentzia lortu zuen Aljeriako estatu berriak 1969an antolatutako Aljerko Jaialdi Panafrikarrari (PANAF) buruzko ikerketa batetik abiatuta. Garai hartan, Aljer hiriburua topaketa iraultzaileak egiteko leku bihurtu zen XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetako askapen-mugimendu global eta militantzia eta utopia askorentzat. Erakusketaren izenburuak Standing Here Wondering Which Way to Go (Hemen zutik, zer bide hartu galdezka) erreferentzia zuzena egiten dio Marion Williams gospel afro-amerikarreko abeslariak PANAFen interpretatu zuen abesti bati. Jaialdi hori eskala handiko ekitaldi kultural eta politikoa izan zen, Afrikako batasuna goraipatzen zuena eta kultura menderatze kolonialaren aurkako erresistentzia-arma iraultzaile gisa eta mundua aldatzeko itxaropenaren indar handiko adierazpen gisa aldarrikatzen zuena.

Erakusketa lau eszenatan dago egituratuta: mise-en-scène bideo-lana, aurkitutako militantzia-filmen negatiboekin egina; For a Brief Moment the World Was on Fire… (Une labur batez mundua sutan egon zen…) izeneko fotomuntaketa eta objektu sorta; Way of Life (Bizimodua) diorama, hirurogeiko hamarkadako estiloko Sediraren Londresko egongela tamaina errealean irudikatzen duena; eta militantzia-abestien binilozko diskoen bilduma bat, We Have Come Back (Itzuli gara) izenekoa. 

PANAFen espirituaren abegikortasunaren berri emanez, William Klein, Jason Oddy, Nabil Djedouani eta hainbat argazkilari aljeriar ezezagunen, baita Boubaker Adjalik 1970ean Angolan eta Mozambiken egindako argazkien sorta bat ere biltzen ditu Sedirak erakusketan. Tabakalerako erakusketak Espainiako testuinguru historikoarekin lotzen duen material-multzo bat erakusten du, bi azterketa-kasuren bidez: Ekuatore Ginea eta Kanariar Uharteak.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.