
Txuri Berriren Gabonetako Gala: ‘New York, Gabonak arriskuan’
02 Urtarrila 2027 21:00 – 03 Urtarrila 2027 15:00
Antolatzen du: C.H. Txuri Berri
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Informazioa
Prezioa: 15 €
Ordua: LARUNBATA 2: 21:00 | IGANDEA 3: 15:00
Donostiako izotz gaineko patinaje artistikoko klubak, Txuri Berri klubak, Gabonetako Gala dakar berriro Anoetako Txuri-Urdin Izotz Jauregira. Aurtengo ikuskizunak New York, Gabonak arriskuan du izena, eta Santa Claus eta Mama Claus dira istorioaren abiapuntua: euren printzesak eta gonbidatu berezi batzuk hiri magiko batean biltzea dute amets. Baina norbaitek beste asmo batzuk ditu.