Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Verdini: ‘3+3 = 33’

03 Abendua 18:00
Antolatzen du: Donostia Kultura + Victoria Eugenia Antzokia

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.

Informazioa
Doan ekitaldia

Verdini Dantza Taldeak bere obra berria aurkezten du, 3 + 3 = 33, batuketa ezinezko, poetiko eta sakon batetik sortutako proposamen eszenikoa. Pieza honetan emaitza ez da matematika konbentzionalaren ondoriozkoa: bi partek elkar topatzen dutenean ez dute zertan espero den emaitza eman. Batzuetan zerbait handiagoa, harrigarriagoa eta biziagoa sortzen dute.

3 + 3 = 33 lanak munduan egoteko modu desberdinen, erritmoen eta gorputzen arteko topaketa jorratzen du. Mugatzat jo ordez, desberdintasuna indar sortzaile gisa ikustea proposatzen digu lanak. Down sindromea duten pertsonek eta Down sindromerik gabekoek eszena partekatzen dute dantzatik, jokotik, presentziatik eta emoziotik abiatuta; amankomuneko hizkuntza bat eraikitzen dute, non keinu bakoitzak bere balioa baituen eta gorputz bakoitzak, bere egi propioa.

3 + 3 = 33 Verdini Dantza Taldearen formula sekretua da: gorputzaren matematika berri bat non pertsona bakoitzak bere erritmoan egiten du dantza eta, elkarrekin, zerbait handiagoa sortzen duen. Verdini Dantza Taldean, 3 + 3 ez da 6, 33 da. Izan ere, gorputzek elkarrekin topo egiten dutenean bizitza ez da batzen, biderkatu baizik.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.