
Zinemaldia: Kontzertua + proiekzioa
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun-fitxan.
Zinemaldiaren 74. edizioan Euskadiko Orkestrak eskainiko duen zine-musikako kontzertua aurkezten dute Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak.
Zinemaldiko lehen larunbatean, arratsaldean irekiko da Belodromoa melomano, zinemazale eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizunerako. Begi-belarriak plazerez goxatu ahal izango dira ordu eta laurdenez.
Sarrera doakoa da, eta nahikoa duzu gonbidapena irailaren 12tik 18ra Donostiako Zinemaldiaren Kursaaleko informazio-puntuan edo Donostia Turismoaren bulegoan jasotzea, 9:00etatik 20:00etara astelehenetik igandera.