Parke eta lorategiak
Alderdi Eder
Lorategi horiek Donostiako estanparik tipikoenaren parte dira, eta udaletxearen fatxadaren eta Kontxako badiaren aurrean irekitzen dira. Bere espazio angeluzuzenak eta parterre geometrikoak lore-multzo ikusgarriez estalita daude.
Azken ukitua, berriz, palmondo dotore batzuek eta zaldiko-maldiko handi batek ematen diote multzoari. Zaldiko-maldikoak Belle Epoque garaia gogorarazten du, eta txikienek izugarri gustuko dute.
Alderdi Ederreko karrusela
Toki estrategiko batean dago 1900eko carrousel Palace karrusela, Alderdi Ederreko lorategien eta Kontxa hondartzaren artean, eta egunero-egunero Kontxako badia ikusgarriari begira iratzartzen da.
Parke eta lorategi gehiago
Eremu berde urbano ugari ditu, erraz eskuragarriak eta edertasun handikoak.