Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Parke eta lorategiak

Artikutza

Artikutza Goizueta (Nafarroa) udalerriaren zati da. Gutxi gorabehera 3.700 ha-ko azalera du eta 30 km inguruko perimetroa. Oiartzunekin, Lesakarekin, Arantzarekin, Zubietarekin eta Beintza-Labaienekin egiten du muga. Inguruan, mendi-zirku bat du. Hauexek dira horien gailur nagusiak: Bianditz (841 m ) Izu (829 m), Arainburu(1.054 m), Loitzate (1.046 m) eta Altueta (654 m).

Artikutza Parkeko ur-jauzia duen basoa
Donostiako Udalak Artikutza onibarra erosi zuen 1919an; izan ere, urte batzuk lehenago, hainbat pertsona hil ziren sukar tifoideek jota, eta udalak jakin zuen Artikutzatik Donostia hornitzeko zetorren urak eragin zuela gaixotasuna. Onibarra erosita, udalak hodi- eta ubide-sare zabala egin zuen, iturburu guztietako ura aprobetxatzeko; era berean, ura kutsa zezakeen jarduera oro debekatu zuen: baso-ustiategiak, meatze-ustiategiak eta azienda bertan ibiltzea. Horrez gain, jendea bertan sartzeko aukera mugatu zen eta onibarrean barrena barraiatuta zeuden baserriak (Elama, Goizarin, Egazki…) hustu egin ziren, bertakoak Artikutza auzora lekualdatuta. 2004. urtean, Artikutza Natura 2000 Sarean sartu zen (Europa-mailan babestutako Naturgune Babestuen Sarea, espezie jakin batzuk eta horien bizilekuak babestera bideratua) eta Nafarroako 42 GKLetako (Garrantzi komunitarioko lekua) bat da.

Nola iritsi

GI-3631 errepidea da hara doan bakarra. Oiartzunen (Gipuzkoa) hasten da eta 15 km egin ondoren, Bianditzeko mendatea igarotakoan, Artikutzako sarrerara (Eskas) iristen da. 6 km aurrerago dagoen Artikutza auzoraino motordun ibilgailuan jarraitu nahi izanez gero, aldez aurretik baimena eskatu behar da eta Eskasen zaintzaileari eman behar zaio. Autoa aparkalekuan utzita oinez sartu nahi dutenek ez dute baimenik behar.
Interesatuko zaizu
Orri honetan Artikutza Erreserbaari buruzko informazio orokorra aurkituko duzu (kokapena, azalera, ingurune naturala) eta bertaratzeko aukera desberdinak (oinez, ibilgailuz, baimenak eta ibilbideak).

Parke eta lorategi gehiago

Eremu berde urbano ugari ditu, erraz eskuragarriak eta edertasun handikoak.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.