Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Donostia solidarioa

Donostia Turismoaren webgunean edo bulego fisikoetan erosketaren bat egiten baduzu, Maitaro-rekin kolaboratzen ari zara.

Donostia Turismoan egiten dituzun erosketen %2a gizarte-laguntza, gazte boluntarioak eta komunitatea uztartzen dituen ekimen batera joango dira zuzenean.
Maitaro proiektua 2024ko Gabonetan jaio zen, luzaroko ospitaleratutako pazienteen bakardadeari aurre egiteko helburuarekin. Esperientzia aitzindaria da ospitale-eremuan nahi ez den bakardadearen aurka, boluntariotza gaztea eta Donostia Unibertsitate Ospitalean dauden pertsonen laguntza soziala sustatzen baititu. Martxan jarri zenetik, 18 gazte boluntariok laguntza soziala eta emozionala eman diete 47 pazienteri.
Hirugarren urtez, Donostia Turismoak bisitatzen gaituzten pertsonek turismo-sektoretik harago eragin ekonomiko positiboa izan dezaten nahi du. Horregatik, 12 hilabetez, jarduera eta txartel turistikoen salmenten* zenbatekoaren %2a Maitaro proiektuari emango zaio.

% 2ko kanpainak 12 hilabeteko indarraldia izango du, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra.

Lagun iezaguzu % 2 hori handiagotzen!
*(Salmenta guztiak, online salmentak eta gure turismo bulegoetan egindako salmenta fisikoak)
San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.