Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Donostiatik gertu

Arabar Errioxa

Arabako Errioxa nazioarteko erreferentea da enoturismoan. Mahasti-itsaso bat da, eta, tartean, paisaia zipriztintzen duten Erdi Aroko herri ederrak ditu. Bizi ezazu esperientzia paregabea diseinuko upategi ikusgarrietan.

Egin bisita eta dastaketa Arabako Errioxako bi upategitan, eta ezagutu Laguardiako hiribildu historikoa
Mahasti-itsaso ikaragarri batek bustitzen du ehunka bodegen ertza; herri txiki eta xarmangarrietan kokatzen dira. Bodega horietako batzuk ehunka urte dituzte, eta beste batzuk izen handiko arkitektoek diseinatu dituzte: Frank Gerhy arkitektoak Marques de Riscal bodega (Eltziegon), eta Santiago Calatravak Ysios bodega (Biasterin). Gehienak irekita daude jendeak erosketak nahiz dastatzeak egiteko.
Arabar Errioxa hirurehun kilometro koadro eskas dituen eskualdea da, Hegoaldean Ebro ibaiak eta Iparraldean Kantauri mendilerro izugarriak babesten duten eskualdea. Mendilerro hori errautsaren kolorekoa da eta, sutondoko garrek edo ozeanoan irekitzen den zeruertzak legez, ez du begiratzeko gogoa ez agortzen, ezta ahitzen ere. Laguardia, eskualdeko hiriburua, luzanga eta arro altxatzen da muino baten tontorrean. Zerbait irreal, eta fabulazkoa duen herri bitxi eta txikia da. Kale harriztatu eta meharrak ditu, eta harresi zaharrek bidaiariak liluratzen dituen Erdi Aroko kutsua ematen diote.

Gainera hemen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Brontze Aroko aztarnategirik garrantzitsuenetakoa dago, La Hoya herrixka, Kristoren aurreko XV. mendeko lehen asentamendutzat jo dena. Trikuharriak -Kristoren aurreko 2.500. urtean eraikitzen hasi ziren hileta-monumentuak- lurraldearen historia aberatsaren beste aztarna bat dira.
Donostiako pintxo ospetsuak ardo onenekin uztartuta
San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.