Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Gipuzkoa berdea

Aizkorri-Aratz

Erkidegoko sabaia

Casa de piedra en una cueva del Parque Natural Aizkorri-Aratz.
Parke natural honetan daude Euskal Autonomia Erkidegoko mendi garaienak: Aitxuri, 1.551 metrorekin eta, Aizkorri, 1.528 metrorekin. Mendigunetik ikuspegi zoragarria dago Gipuzkoa hegoaldera eta Arabako lautadara. Egia esan, Gipuzkoa hain txikia izanik, Aizkorri bezalako mendi handi baten tontorretik lurraldeko gainerako guztiak ikus daitezke, benetako eskalan egindako mapa bat ikusten ariko bazina bezala. Oria, Urola eta Deba ibaiak kareharrizko tontor hauetako harkaitz artean jaiotzen dira; gailur horiek, oztopo ikaragarri baten gisa, lur hauek babesteko harresi izan dira, eta antzina-antzinatik pertsonak hori zeharkatzera behartuta ikusi bere burua: San Adriango pasabidea, ermita bat hartzen duen harkaitzean zulatutako tunela. Funtsezko mugarri izan zen Santiago Bidean eta Gaztelako lautada eta Europa arteko hartuemanetan. Zegama eta Arantzazuko Parketxeetaninformazio guztia emango dizue.
Agian interesatuko zaizu
Arantzazuko Santutegi ikusgarria, parkearen sarreran, Aizkorri-Arazko erakargunerik ospetsuenetako bat da. Gainera, parke natural hori zehatz-mehatz ezagutu nahi baduzu, Anduetza baserrian Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa aurki dezakezu.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.