Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Gipuzkoa berdea

Aralar

Euskal Cervinoa eta zelai bipolarrak

Paisaje montañoso vasco con cielos dramáticos y laderas verdes.
Gipuzkoa hego-ekialdean dugu Aralarko mendilerroa, eta Nafarroako lurretara ere zabaltzen da. Mendiguneko brankan, Txindoki mendiaren (1.331 metro) horma dotoreak Gipuzkako mendi-irudi ezaguterrezena marrazten du, Cervino mendiak Alpeetan bezala, eta lur honen geografia basatiaren sinbolo bilakaru da. Txindokiren nagusitasuna zalantzan jarri gabe, atzealdean garaiera handiagoko zelai izugarriak ditu, norabide guztietan harkaitzezko kontrahormaz eutsita.

Espazio berezi, argi eta bikaina da, eta nortasun bikoitza du: neguan, zelai zuri eta babesgabeak, eta, udan, berde eta freskoak. Hamaika ibilbidek egiten dute haranean gora eta goi-lautada megalitiko eta artzaintzakoa zeharkatzen dute. Zaldiak eta ardiak bazkan ari dira. Mendizale eta txangozaleek elkar agurtzen dute gurutzatzean. Lainoak igarotzen dira. Denbora, ez. Lizarrustin (Ataun) dago interpretazio zentroa. Jatetxea eta 36 ohedun aterpetxea du.
Interesgarria zuretzat

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.