Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Gipuzkoa berdea

Barnealdeko Santiagoko bidea

Konpostelako Santiagora bidean honaino iristen diren erromesak bi bide zituzten aukeran, Kostaldekoa eta Barnealdekoa.

Señal del Camino de Santiago con botas colgando
Barnealdeko bidea, Errege bidea edo Baionako ibilbidea ere deiturikoa, garrantzitsuena izan zen X. eta XIII. mendeen artean, Kostaldeko ibilbidea bikingoen erasoek setiatzen zutenean. Konpostelako Santiagorako erromesaldien loraldia hasi baino lehenago ere, mende askotan, bide hau Europa iparraldea eta penintsulako meseta lotzeko komunikabide garrantzitsuenetarikoa izan da. Hogeita hamar bat kilometrotako hiru etapatatik barrena, Gipuzkoa barnealde guztia zeharkatzen du, Irundik San Adriango tunelera, Aizkorriko mendilerrora, han sartzen baita Arabako lurretan.
1. etapa : Irun – Hernani
2. etapa: Hernani – Tolosa
3. etapa: Tolosa – Beasain
4. etapa: Beasain – Zegama
5. etapa: Zegama – Salvatierra/Agurain
Donostiara Santiago Bidea egiteko asmoarekin iristen bazara eta erromes-txartela eskatu nahi baduzu, honako helbide hauetan egin dezakezu:

Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen Elkartea

Helbidea: Urbieta 2 sótano
Telefonoa: +34 943 427281
Fax-a: 943 422121
Email-a: caminosdesantiagoguipuzcoa@euskalnet.net
Web: www.caminosnorte.org | www.jacobeo.net
Ordugetia: Osteguna 19:00tan (urritik martxora)
Astearte eta ostegunetan 19:00tan (apiriletik irailera)
*Erromesak 3 egun inguruko aurrerapenarekin abisatu ezkero beste ordutegi batean, goizez edo arratsaldez, artatzeko aukera ere izango luke

Artzain Onaren katedralean kredentzialak lor daitezke, sakristia

Helbidea: Urdaneta Kalea, 12
Ordutegia: 10:30-12:30 y de 17:00-20:00.

Santa Marian

Helbidea: abuztuaren 31 Kalea, 46
Ordutegia: kredentzialak 10:30-19:30tara ematen dira. Igandeetan 13:30etatik aurrera. Gerta daiteke meza egotea eta mezak irauten duen bitartean Basilika itxita egotea eta, beraz, ez dute kredentzialik ematen.
Agian interesatuko zaizu
Kostaldeko Bidea Europako kristautasunak irekitako lehen ibilbidea izan zen, hegoaldeko lur arriskutsuetatik babestuta. Gaur egun, ibilbide zoragarria da kostaldeko mendietan barrena, itsaslabar malkartsuen gainean, Kantauri itsasoaren ertzean, Irunetik Debaraino.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.