Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Donostiatik gertu

Hiru tenpluen ibilbidea

Loiolako eta Arantzazuko santutegiek, Antioko ermitarekin batera, espiritualtasunez eta kultur aberastasunez beteriko bidaia eskaintzen digute. Hiru estilo arkitektoniko oso ezberdinak izanagatik, Loiolako San Inazioren aztarnek lotzen dituzte.

Bisitatu Oñati eta igo Arantzazuko Santutegira
Inaziotar bidea erromes-bidea da, eta Santuak 1522an egindako ibilbidea berregiten du. Artean, erregearen gorteko zalduna zela, Loiolatik (Azpeitia) atera zen Manresa hiriraino, Jerusalem arte erromesaldia egin asmotan. Manresan, eremita baten gisa, Sant Ignasi leizean bizi izan zen. Ibilbide horren lehen bi etapak Gipuzkoakoak dira: Loiolatik Zumarragara eta Zumarragatik Arantzazura. Hirugarrena, erdi bidean, Arabako lurretan sartzen da.

Bóveda del Santuario de Loyola

Loiolako Santutegia (Azpeitia)

Loiolako Santutegia XVIII. mendeko tenplu barroko izugarria. Carlo Fontana arkitektoak, Berniniren ikasleak, 20 metroko diametroa zuen kupula bat eraiki zuen, eta ez zirudien eraikinak haren pisua jasango zuenik. Baina jasan zuen.

Antioko Baseliza (Zumarraga)

Antioko Baseliza ermiten katedral gisa ezaguna da, eta arotz-lan paregabea du: haritz-egurrez egindako egitura batek sabaiari hain airoso eusten dio ezen airean dagoela baitirudi.
Santuario de Arantzazu

Arantzazuko Santutegia (Oñati)

Arantzazuko Santutegia Elorri baten gainean (arantza) amabirjina azaldu zitzaion artzain bati amildegi honetan, 1469an. Ondoren, frantziskotarren santutegia eraiki zen, eta 1950ean berreraiki zuten Sáenz de Oiza, Oteiza, Chillida eta Basterretxeak, besteak beste.
Blog

Urola Garaian, uda Ezpatadantzarekin eta Santa Isabel egunarekin hasten da

Shop

Oñati eta Arantzazuko Santutegia bisita

Ezagutu Oñati eta Arantzazu: historia, arte eta natura, Gipuzkoako barnealdera eginiko ihesaldi ahaztezin batean.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.