Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Erosketak egiten

Artesautza eta diseinua

ALBOKA

ALBOKA

Konstituzio Plazan kokatuta 1939. urtetik, egunero ehunka turistak bisitatzen dute hiriko leku adierazgarri hau. 1988. urtean jabe berriek aldaketak egin eta bertako artisauekin lan egiten hastea erabaki zuten.
JOYERIA AYESTARAN

AYESTARAN BITXITEGIA

Biltzarretarako opari-gaiak. Bitxi-denda, erloju-denda, zilar-denda. Garaikurrak.
KOLOREKA

KOLOREKA

Donostiako Alde Zaharraren bihotz-bihotzean daude 2013az geroztik, bertako egunerokoa eta paisaiari begiratzen dihardute. Beren helburua oroitzapenak eskaintzea izan da beti, eta hala jarraitzen du izaten gaur ere. Bidaiatzera joango diren oroitzapenak, bigarren bizitza bat izango dutenak beren etxe berrian.
MARIA KALA´S

MARIA KALA´S

Easo kalean, Londres Hotelaren alboan, oparien munduari modu esklusiboan eskainitako saltoki dotorea dago: etxerako eta mahairako detaileak, imitaziozko bitxiak, emakumeentzako arropa, lore-artea eta egile-bitxiak topatuko dituzu . Gien, Lampe Berger eta askoz ere gehiago!
MICHAEL´S

MICHAEL´S

Michael´sen donostiarron funtsa aurkituko duzu: apaingarriak, oroigarriak, etxeko osagarri eta pertsonalak, bitxiak, bertan ekoiztuak eta zuretzat esklusiban.
NOMADA, ALFOMBRAS Y KILIMS

NOMADA, ALFOMBRAS Y KILIMS

Turkia, Iran eta Nepaleko zuzeneko inportatzaileak. Kilimetan eta antzinako alfonbra tribaletan espezializatutako Euskadiko denda bakarra. Ehun nomadei buruzko erakusketak maiz. Eskatuta neurrira egindako diseinuko alfonbra modernoak.
NOR NAI

NOR NAI

Sorkuntza original eta berezien bidez, sentitu Nor Nain artearen eta Euskal Herriaren koloreak. Artista eta estilo anitzen eskutik bidai bat eskaintzen dizugu, Euskal Herriaren bizitasuna eta kolorea sentitzeko. Etorri eta murgil zaitez gure arte dendan, Donostiako erdigunean.
PARKEAN ARTE

PARKEAN ARTE

Tailer-denda Donostiako Parke kaleko 1. zenbakian. Bertan, Idoia Grijalbo-ZERAMIXek (zeramikagilea) eta Laida Usandizagak (bitxigilea) bertan saltzen dituzten piezak diseinatu, sortu eta erakusten dituzte. Beste artista batzuek osatzen dute PARKEAN ARTE eskaintza.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.