Jarraitu ibilbidea Google Maps-en
Made in San Sebastián
Donostian bertan sortutako markak, hiriaren berezko izaera, tokiko diseinua eta kalitatea aldarrikatzen dituztenak.
Distantzia: 3,1 Km
Geldialdiak: 9
Amarenak
2016tik euskal jantziaren ikuspegi garaikidea eskainiz. Kalitatezko ehun naturalekin egindako diseinu zaindu eta jasangarriak.
Leclercq sombrererías
1932tik txapel, kapela eta txanoetan espezializatua. Euskal Herriko kapela-denda handiena, aholku pertsonalizatuarekin.
Casa Ponsol
1838an sortu zen Euskal Herriko kapeladendarik zaharrena den hau. Txapel eta gizonezkoentzako modan espezializatua.
Irulea
1932an sortua. Haurrentzako jantziak, etxeko ehunak eta barruko arropak, guztiak eskuz eginak.
Minimil
Euskal paisaian eta kulturan inspiratutako diseinu garaikidea. Nortasun femeninoa nabarmentzen duten jantzi eroso eta funtzionalak.
Loreak Mendian
1995an Donostian sortutako denda honek kotoi ekologikoz eta ehun birziklatuz egindako jantzi jasangarriak ditu ardatz.
BOX San Sebastián
Donostia inspirazio-iturri duen egile-larrugintza. Kalitate goreneko luxuzko artisau-produktuak.
Goiuri Bikini Denda
Donostian diseinatu eta ekoizten duen bikini-denda. Material birziklatuak erabiltzen ditu eta kopa handitan dago espezializatua.
Anhelo
Goi-mailako bisuteria eta osagarri pertsonalizatuak 2004tik; portzelanazko apaingarrietan espezializatua. Edertasun-zerbitzuak eta egile-lurrindegia.
Gida berria
Shopping Donostia
Gida honetan, Donostiako auzoak bizitasunez betetzen dituzten saltoki txikiak aurkituko dituzu