Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Planak Donostian

Nabigatu eta arrantzatu

Donostiak baliabide turistikoen sare bat du hiria itsasotik bisitatzeko eta ezagutzeko.

Amaina

Belaontzi irteerak. Puntako belaontzi arin, seguru, eroso eta fin berezi baten alokairua, patroiarekin edo patroirik gabe. Pogo 36, diseinu sariduna, gure hiria bezala. Nabigazioa, arrantza, ainguratzea, SUP, snorkela eta gastronomia.

Brai Kantauri

Ezagutu gure kantauri isurialdeko sekretuak, merezi dituzun erosotasun guztiekin.
Bisitatu uhartea itsasontzian
Donostiako portutik irtenda 30 minutuko txangoa egingo duzu Santa Klara uharteraino eta Donostiako Badiaren bisita guztiz ezberdinaz gozatuko duzu. Uhartean eguzkia edo bainu bat hartu ahal izango duzu, paseo bat eman eta bertako labarrak bisitatu ahal izango dituzu, edota tabernan zerbait har dezakezu, irekita ekainetik irailera.

Boat Trips San Sebastián

Ongi etorri Boat Trips San Sebastián-era itsas arrantza, txangoak eta kirolentzako gunea, gure kostaldea beste ikuspuntu batetik ezagutzeko asmoarekin sortua.

Finanzauto Ciudad San Sebastián katamarana

Finanzauto Ciudad San Sebastián katamaranak Donostiari buruzko ikuspegi desberdina ematen dizu. Duela gutxi berritua, urpeko ikuspegia eskaintzen du eta 40 minutuko ibilbidean itsasotik Donostia hiri ederra ikusteko aukera ematen du. 

Irteerak:  Kaio pasealekua, z.g. (Donostiako portua)
Maiztasuna: Ordu oro (neguan taldeentzat soilik dago irekia, astegunetan)

Navegavela

Nabigatzea Donostian oso experientzia berezia da. Gurekin, badia pribilegiatu batetik abiatuta, plan esklusibo eta pribatua antolatu dezakezu. Donostian bazara eta lagunak, senideak edo bikoteak harritzeko plan bat bilatzen baduzu, alokatu itsasontzia patroi batekin edo gabe eta gozatu zure txalupa pribatuan. Aukeratu patroi batekin edo patroi gabe gure hiru belaontzietako batean, aukeratu ordua eta erabaki zure ibilbidea … Itsasoratu gaitezen! Esperientzia honek liluratuko zaitu. 15 urte baino gehiagoko esperientzia

Oribay Tours

Parte hartzaileen esperientzia eta jakin-nahietara egokitutako itsas-irtenaldi gidatuak eskaintzen ditu Oribay Tours-ek; dibertigarrriak, errazak eta zailtasunik gabekoak. Ekoturismoa eta itsas-aisia 6 bidaiari gehienez eta Showfishing-a egin nahi izanez gero 4 bidaiari gehienez aholkatzen ditu Oribay-k. Taldeak elkartu eta gastuak partekatzeko aukera dago. Itsasontzi profesionaleko patroia.

Ostarte Sailing

Ostarte Sailing-en belaontzi klasikoak alokatzen dituzte gure kostalde ederrean barna nabigatzeko. Bertan, nahaieran sorturiko bizipen ahaztezinez gozatzeko aukera zabaltzen diete euren bezeroei historiaz beteriko belaontzietan. Eskarmentudun eskifaiak uneoro lagunduko dizu nabigatzen, nahi duzun lekuan eta nahi duzunarekin, helburu bakarra itsas esperientzia ahaztezin bat bizitzea izan dadin.

Uharterako txalupak

Ekainaren 1etik irailaren 30era arte, Motoras de la Isla enpresak Donostiako portutik Santa Klara uharteko kairaino zuzenean eramango zaituen zerbitzu erregularra eskaintzen dizu. Beste zerbitzu batzuk ere baditu, urpeko ikuspegiko paseoak, esaterako.

Irteerak: Lasta plaza, z.g. – Portuko etxola
Maiztasuna: 30 minututik ordubetera, eguraldiaren arabera
Ezagutu Kantauri Kostako sekretuak itsasotik

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.