Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Ezagutu Donostiaren etorkizuna eraldatzen ari den ikerketa

Zer da Milia Kuantikoa?

Milia Kuantikoa Ibaetako campuseko ibilbide zientifiko-teknologiko bat da, eta aukera ematen du Donostian fisika kuantikoaren arloan eta etorkizunerako dituen aplikazio teknologikoen arloan nola ikertzen den ikusteko, hala nola konputazio kuantikoaren, sentsorika aurreratuaren edo material berrien esparruan.
Ibilbide honi esker, erraz asko ezagutuko duzu Europako ikerketa kuantikoaren polo aktiboenetakoa den honetan garatzen ari den lana.
 
Milia Kuantikoaz gozatzeko bi modu daude:
 
Ibilbidea oinez eginez, campuseko ikerketa zentro eta fakultateetatik igarotzen den ibilbideari jarraituz.

Bisita birtual interaktiboaren bidez, laborategi zientifikoetara sartuz eta bertako ekipamendu eta ikerketa ildoak hurbiletik ezagutuz.

Donostia zientifikoena oinez ezagutzeko ibilbidea

Ibilbideak fisika kuantikoarekin lotutako zazpi ikerketa zentro eta fakultate konektatzen ditu

Eraikin bakoitzean dibulgaziozko infografiak aurkituko dituzu bertan egiten den jarduera zientifikoari eta fisika kuantikoari lotutako oinarrizko kontzeptuei buruz, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Kokalekua: Ibaetako Campusa, Donostia
Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa
Publikoa: orokorra
Distantzia: 3 km
Geldialdiak: 7
Denbora: 40 min.
milla-cuantica
1
2
3
4
5
6
7

DIPC (Donostia International Physics Center)

DIPCk 6.800 m² inguruko eraikin berri bat inauguratuko du 2026an, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak finantzatuta, eta nabarmen handituko du ikerketarako espazioa.
Azpiegitura honek ildo zientifikoak dibertsifikatzea eta jarduera esperimentala areagotzea ahalbidetuko du, QUANTUM, NANO, LIFE eta COSMOS arloak indartuz. Eraikinak laborategi aurreratuak, bulegoak, gune komunak, kongresuetarako auditorioa eta interakzio sozialerako topagune zabala izango ditu.

Tecnun

Tecnun Ingeniaritza Eskola Nafarroako Unibertsitatearena da, eta etorkizuneko ingeniarien prestakuntza profesionala, zientifikoa eta humanoa sustatzea du helburu. 1961ean sortu zenetik, irakaskuntzaren, ikerketaren eta gizartearentzako zerbitzuaren arteko oreka mantentzen du.
Gaur egun, bi campus ditu: bata Ibaetan eta bestea Miramongo Parke Teknologikoan. Bertan kokatzen dira Elektrizitatea, Elektronika eta Komunikazioak ikertzeko gelak eta laborategiak.

CFM – Materialen Fisikaren Zentroa

Materialen Fisikako Zentroa (CFM) 1999an sortu zen, eta 2009an Eusko Jaurlaritzaren BERC zentro gisa aitortu zen. Fisikako oinarrizko ikerketa sustatzen du CSICeko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta MPC Elkarteako komunitate zientifiko batetik.
Oinarrizko zientzia eta aplikazioak konbinatzen ditu fenomeno kuantikoak aztertzeko eta jasangarritasunean, energian eta osasunean eragina duten material aurreratuak garatzeko, materialak fisikaren lege berriak aurkitzeko eta etorkizuna eraldatzeko abiapuntu gisa hartuta.

EHUko Kimika Fakultatea

Kimika Fakultatea 1975. urtean sortu zen, eta gaur egun EHUren Gipuzkoako Campusean dago. Campus horretan Zientzia Esperimentaletako titulazioa eskaintzen duen bakarra da.
Lau ardatz nagusi ditu: irakaskuntza, ikerketa, transferentzia eta STEAM bokazioen sustapena, Euskadiko ikerketa-ekosistemari eta kimikako eta antzeko arloetako giza kapitalaren garapenari lagunduz.

EHUko Informatika Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatea 1976an sortu zen, eta milaka profesional trebatu ditu informatikan eta adimen artifizialean.
Bertako ikerketa-jarduerak, ezagutza transferitu,z proiektuak bultzatzen ditu eta prestakuntza-eskaintza aberasten du. Konputazio kuantikoa bezalako aurrerapenak txertatuz, Informatika eta Adimen Artifizialeko erreferente gisa sendotu da.

Ikerbasque eraikina eta BasqueQ egoitza

Donostiako Ikerbasque eraikin berriak / IBM-Euskadi Quantum Computational Center zentroaren egoitza hartzen du. Bertan, IBM Quantum System Two eta BasQ-Basque Quantum Estrategia garatzeko funtsezko azpiegitura dago. Ikerbasquek, Eusko Jaurlaritzak 2007an sortutako Zientziarako Euskal Fundazioak, ikerketa-bikaintasuna sustatzen du gune horretatik, konputazio kuantikoan, prestazio handiko konputazioarekin (HPC) duen hibridazioan eta adimen artifizialean arreta berezia jarriz.

CIC nanoGUNE

NanoGUNE Eusko Jaurlaritzak 2006an sustatutako Ikerketa Kooperatiboko Zentroa (CIC) da, eta nanozientzian eta nanoteknologian bikaintasuneko ikerketa garatzen du, enpresen lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeko.
NanoGUNEn punta puntako ikerketa egiten da: nanozientzi kuantikoan, nanomaterialetan eta nanomedikuntzan. Oinarrizko ikerketa ardatz hartuta, ikerketa industrialak eta garapen esperimentaleko jarduerak uztartzen dituzute industriarekin elkarlanean ta oinarri teknologikoko empresa berriak sortuz.

Bisita birtual interaktiboa

Esperientzia digitalki bizitzea nahiago baduzu, bisita birtualak campuseko laborategi eta instalazio zientifikoen 360º-ko ikuspegia eskainiko dizu.
Ibilbide interaktiboak barne ditu 3 fakultate, 4 ikerketa zentro eta 18 laborategi eta ekipamendu aitzindari, besteak beste:
 
- Duela gutxi inauguratu den IBM_BasqueCountry ordenagailu kuantikoa, Ikerbasqueren eraikin berrian dagoena.
 
- DIPC Superkonputazio Zentroa, estatuko superkonputagailu ahaltsuenetakoa den Hyperion-a bertan dela, material kuantikoen 2D zundazko ekortze mikroskopiako laborategia eta atomo ultrahotzen etorkizuneko laborategiko aurrerapen bat.
 
- TECNUNeko Zirkuitu Integratuen Komunikazio laborategia eta errore kuantikoak ikertzeko laborategia.
 
- CFMko diluzio hozkailua eta Mikroskopia eta Nanofotonika laborategiak.
 
- nanoGUNEko areto zuria, Detekzio Kuantikoko laborategia eta Hardware Kuantikoaren etorkizuneko laborategien aurrerapen bat.
 
- EHUko Kimika fakultateko Gainazaletako Elektrokimika laborategiak, Magnetismo Molekularreko laborategia eta Koordinazio Kimikoko laborategia.
 
-EHUko Informatika fakultateko algoritmo kuantikoak garatzeko ikasgela.
 
- Horrez gain, informatika fakultateak estatuko lehen IBM ordenagailuetako baten digitalizazioa eskaini du, bai eta bitrina digital batean ikusgai dauden pieza informatikoen erlikiak ere.
Informazio hori guztia eskuragarri duzu oinezko ibilbideko QR kodeak eskaneatuz, edo zuzenki Interneten:

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.