Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Plan jasangarriak

Planeta denon etxea bada, gure logela da hiria. Hortaz, hiria zaintzea eta errespetatzea da lehen pausoa. Goza dezagun Donostiaz, baina zain dezagun haren nortasuna, aurrerantzean ere gozatzen jarraitu ahal izateko.

Zuretzat interesgarria

Donostian plan jasangarri guztiez gozatzera gonbidatzen zaitugu!

Zure kabuz ezagutu dezakezu guztia edo, nahi izanez gero, erosoago, tokiko gida edo enpresa baten bidez, toki bakoitzeko gauza esanguratsuenen berri emateko eta gidatzeko. Hau da ingurumenarekin konprometituta dauden pertsonentzako eta bisitatzen dituzten tokien benetakotasuna errespetatu nahi dutenentzako Donostia.

Euskal Kultura

Donostiak euskal kulturaren esentziari eusten dio oraindik. Kaleetan, pertsonetan, gastronomian eta herriko festetan agerikoak dira milaka urteko herri honen ohiturak.
Ibilbide berdeak, interaktiboak eta irisgarriak
Goza ezazu Donostiako parkerik magikoenetako bateko ibilbideaz edo goza ezazu Urumeako ibaiertzaz. Ibilbide interaktibo hauekin gure hiriko sorpresa txikiak eta bitxitasunak ezagutu ahal izango dituzu.

Bisita gidatuak oinez eta bizikletaz

Donostian oso agente turistiko onak ditugu eta hiriko sekretuak eta bertako jendea ezagutzen lagunduko dizute. Toki eta ibilbide autentikoak, toki turistiko eta bisitatuenetatik urrun. Esperientzia ahaztezinez gozatu eta gure kultura eta tradizioak askoz ere hobeto ezagutuko dituzu!

Bizi-kalitatea Turismogune jasangarria

Erraza eta segurua da oinezkoentzat pentsatuta dagoen hiritik mugitzea, tokikoekin nahastea, eta hiri eta ingurune pribilegiatuez gozatzea. Donostia hiri irekia eta abegitsua da, turismo jasangarri, errespetuzko eta kalitatekoarentzat.
0 Km. Autentikoak eta bertakoak
Donostiako inguruneak euskal gastronomiaz gozatzeko lehengairik onenak eskaintzen ditu: Tolosako babarrunak, gure portuetara heltzen diren itsasoko jakiak, Idiazabal Gazta, Ibarrako piperrak…

Hiria egiten duten sei auzo

Donostia ez da bakarra. Asko daude. Hiria osatzen duten auzoak beste. Ezagutu ezazu Donostiarik autentikoena, ezagutu itzazu auzoak!

Ingurumenari lagundu zure egonaldian

1990ean surflari talde batek sortua, Surfrider erakundearen helburua itsasoa eta kostaldea babesteko herritarrak mobilizatzea da. Hirian zauden bitartean, haien ekintzaren batean parte hartu nahiko zenuke?

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.