Tren turistikoa

7
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
tren turísticotren turístico

20% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Esperientzia paregabe bat bizitzeko prest?

Gure tren turistikora igotzea abentura bat bizitzea da. Donostiako historia, kultura eta paisaia harrigarrienak ezagutzeko modu zoragarria.

Audio gidak datu bitxiak eta pasadizoak ezagutzeko aukera ematen du, gure hiriko kaleetan eta monumentuetan barrena zoazela. Tren turistikoaren esperientzia berezia izatea eta une atseginez betea egotea nahi dugu.

Informazio praktikoa

IRAUPENA 45 minutu.
ORDUTEGIA Martxoak 18tik ekainak 23ra arte
Egunero. 10:15etik 18:15ra 60 minuturo

Aste Santua (apirilaren 11etik 21era). Maiatza (1etik 4ra) eta Abendua (5etik 8ra)
Egunero. 10:15etik 20:15era 30 minuturo

Urriaren 1etik 31ra eta abenduaren 24tik 31ra
Egunero. 10:15etik 18:15era 60 minuturo

Azaroaren 1etik abenduaren 21era
Ostiral, larunbat eta igandeetan, 10:15etik 17:15era, 60 minuturo.

Abenduaren 25ean ez dago zerbitzurik
IRTEERA PUNTUA Miramar Kalea, 2
HIZKUNTZAK Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, japoniera, nederlandera. (audio-gida entzungailu indibidualekin)
Haurrentzako audio gida ere eskuragarri, 4 hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez).
PREZIOA Helduak: 7 €
Gazteak (5-12 urte): 5€ (BEZ barne)
Haurrak (0-4 urte): doan
Desgaitasunen bat duten pertsonak, langabetuak, 65 urte gorakoak: 5.50 €
Txartel turistikoekin deskontua: 5.60 €
HORNITZAILEA SAN SEBASTIÁN TURISMOA (TRAINVISION SPAIN-k emandako zerbitzua)
OHARRA Sarrera hitzartutako ordu eta egunerako da.
Irteera-puntura ezarritako ordua baino 10 minutu lehenago hurbiltzea gomendatzen dugu.
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X