Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Zer egin

Itsaso eta mendi artean

Nahikoa da asteburu bakar bat Donostiarekin maitemintzeko. Gure hiriak badu zer eskaini ugari, baina leku batzuk nahitaez bisitatu beharrekoak dira Kantauriko Perlara etortzean:

Hiru egun Donostian

Aprobetxatu bisita ahalik eta ondoen

Donostian barrenako ibilbide bat proposatzen dizugu, itsasoa, natura, arkitektura eta historia lotzen dituena. Hiriaz ahalik eta gehien gozatzeko dago pentsatuta, eta ideiak emango dizkizu Donostia zure erritmoan ikusteko eta zer egin dezakezun jakiteko.

Esperientzia gastronomikoa

Mundu zabalean ezaguna den hiriburu gastronomikoa

18 Michelin izarri esker, ederki frogaturik dago gure sukaldariek munduko gastronomiaren abangoardian jarri dutela euskal sukaldaritza klasikoa. Gure pintxo ospetsuak tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka perfektua dira, eta edozein urte sasoitan dasta ditzakezu.

Zure bidaia, errazago
Planifikatu bidaia
Bakarrik zatoz? Bikotekidearekin edo seme-alabekin? Hondartzazalea zara, ala nahiago dituzu museoak? Edo biak, akaso? Donostia primeran egokitzen da zure egoera eta interesetara, eta esperientzia osoa eta pertsonalizatua eskainiko dizu.
Shop

Diseinatu zeure esperientzia

Hemen erreserbatu ditzakezu txangoetarako, museoetarako, esperientzia gastronomikoetarako, bisita gidatuetarako eta beste jarduera askotarako sarrerak.

Agenda

Antzoki, liburutegi eta museoez aparte, lehen mailako nazioarteko ekitaldi eta ikuskizunak izaten dira Donostian

Bloga

Mundu zabalera irekitako hiria

Ezagutu Donostiako altxor eta txoko ezkutu guzti-guztiak. Gure ondare kultural eta arkitektonikoa mende luzeetako historiaren emaitza da, eta zeu ere izan zaitezke haren parte.

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.