Irailaren 6an eta 13an, Estropadak Donostian
Argazkia: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko Hemeroteka
Argazkia: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko Hemeroteka
Argazkia: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko Hemeroteka
2008an, emakumeek lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako estropadetan, eta ordutik urtero egiten da emakumezkoen estropada, emakume kirolarien lana eta presentzia ikusgarri eginez. Izan ere, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak emakumeen eta gizonen kirol-arloko parte-hartze parekidea sustatzeko konpromisoa hartu zuen. Donostian irailaren 13 batean jokatu ziren lehen emakumezkoen estropada haietan, Kataluniako bi tripulaziok, Kantabriako batek, Bizkaiko beste batek eta Gipuzkoako lauk hartu zuten parte.