Errentarako diruaz gain, hirian topa ezin zitezkeen baserriko produktuak ere eramaten zituzten. Aldi berean, landa eremuan ez zituzten produktuak eskuratzen zituzten.
Azokak behar izateari utzi zion arren, baserritarrek tradizioari eutsi zioten eta, azkenean, Donostiako txoko guztietara hedatu zen.
Kontakizun horretan ezinbestean aipatu beharrekoa da gastronomia; izan ere, hasiera-hasieratik, taloa eta txistorra izan dira horren protagonistak.
Gaur egun, ordea ospakizun berezietan bakarrik dastatzen dugu (San Tomasen, adibidez). Eta txistorra, gaur egun horren preziatua den elikagaia, txerriaren txikitutako haragiarekin, baratxuriarekin, gatzarekin, piperrautsarekin eta beste espezia batzuekin egindako hestebetea da. Txorizoaren itxura du, baina estuagoa eta luzeagoa da, eta erreta edo frijituta jaten da. Donostian, txistorra deitzen diogu, baina beste izen batzuk ere jasotzen ditu tokiaren arabera. Dena den, edozein izen izanda ere, goxo-goxoa egoten da eta, talo baten barruan janez gero, ezin hobea da.
Egun berezi honetan, Donostiatik urruti bazaude zure jai propioa ospatzera gonbidatzen zaitugu!
Animatuko al zinateke etxean taloa prestatzera?
Osagaiak (4 talo inguru egiteko):
350 gr. artirin
250 ml. ur
Koilarakada txiki bat gatz
Oharra: Etxean ikatza behar duen eta gainean txapa duen sukalde zaharrik seguru asko izango ez duzunez, plantxa normal batean edo zartaginean presta dezakezu.
1. Berotu ura burruntzali batean 45 gradu inguruan izan arte.
2. Gehitu irina eta gatza. Nahastu ore homogeneo bat lortu arte.
3. Utzi nahasketa minutu batzuetan jalkitzen.
4. Bota artirin pixka bat nahasketa hori landu eta trinkotu arte (eskuetan eransten ez den arte) oratu behar duzun mahai gainean.
5. Utzi orea ordu erdiz jaulkitzen, film paperarekin edo trapu batekin estalita.
6. Banatu orea lau zatitan eta egin bola txiki batzuk.
7. Luzatu olata forma eman arte.
8. Eraman bero-bero dagoen zartagin edo plantxa gainera, eta utzi han bi aldeak gorritu arte (sutan izateko denbora norberaren gustuen araberakoa da).
Orain, hautatu txistorra on bat edo sartu berrikuntzaren bat, talo barruan gehien gustatzen zaizuna sartuta. Gozoa edo gazia jan daiteke. Bi eratara dago ona. On egin!
Gabonetarako planak Donostian