Mapa honetan Art Nouveau estiloko eraikinak ikusi ahal izango dituzu
Loraldi arkitektoniko hori bat dator Donostiako Belle Époqueren goraldiarekin, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, aristokrazia eta Europako goi-burgesia uda igarotzen hasi zirenean hirian, eta horrek eraldaketa kultural, ekonomiko eta sozial handia ekarriz.
Testuinguru horretan, XX. mendearen hasieran Modernismoa –edo Art Nouveau– iritsi zen Donostiara, XIX. mende amaierako korronte artistikoa, garaiko estilo nagusiekin apurtzea ekarri zuena. Estetika berri hori naturan oinarritzen da, eta Industria Iraultzatik eratorritako material berritzaileak ditu, hala nola altzairua eta beira.
Donostiako Art Nouveau normalean beste hiri batzuetakoa baino neurritsuagoa eta edukiagoa da, hala nola Gaudiren Bartzelonakoa. Donostiak estilo honen adibide ugari gordetzen ditu oraindik, hiriak bizi izan zuen distira urbanistikoaren lekuko.
Garibai 21, dena hasi zen lekua
Prim Kalea
Urbieta Kalea
Larramendi Kalea
Boulevardeko Kioskoa
Donostian ibilaldi bat eginez gero, Art Nouveauren adibide gehiago aurkituko ditugu Hondarribia, Easo, Moraza edo Arrasate kaleetan, besteak beste. Begiak altxatzea nahikoa da forjazko balkoiak, beirateak, lore-motiboak eta fatxadak ikusteko, XX. mende hasierako espiritu modernista mantentzen baitute oraindik.