Donostia auzoz auzo
Kontxako badia, Igeldo mendia edota Haizearen Orrazia baino askoz ere gehiago da Donostia. Jauregiak, leizeak eta ur-jauziak dituzten baso sorginduak... Era guztietako sekretuak topatuko dituzu Donostian ezkutaturik. Guztiek ere Donostiako giroan barneratuko zaituzte, txoko magikoak aurkituko dituzu eta pintxopoteaz eta tankerako tradizioez gozatu ahal izango duzu. Halaber, iragana eta oraina ez ezik, etorkizuna ere ezagutuko duzu.
Gainera, hiriaren neurria kontuan hartuta, ez duzu autorik edota garraio publikorik hartu beharko auzo batetik bestera joateko. Zatoz eta murgildu hiriko kaleetan. Irudituko zaizu XIX. mendeko Frantzian zabiltzala, Belle Époque garaian; goza ezazu jolas-parke vintage batean, barnera zaitez artearen eta kulturaren munduan, eta dastatu gastronomiarik onena. Donostiak ez ditu bi auzo berdin, baina batean ere ez zara geratuko ez hotz ez bero. Galdu egingo ote duzu, gero?
Donostiako auzoak bizikletaz
Amara - Anoeta - Erriberak
Erdigunetik gertu dagoen egoitza-auzoa, Donostiar peto-petoa bazina bezala sentitzeko