Donostia Turismoa, turismoaren garapen jasangarriarekin konprometituta
Turismo jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu, herritarren bizi kalitate baita gure abiapuntua
- Turismo Jasangarriaren Gida Plana 2023-2027, Donostia Turismoaren, sektore publiko-pribatuaren eta herritarren arteko lankidetzaren emaitza.
- Apustu sendoa egiten dugu turismo garapen jasangarriaren alde (gizarte, ingurumen eta ekonomia jasangarritasuna), kudeaketa turistiko integraletik abiatuta eta interes orokorrari eta guztion onurari erantzungo dien gobernantza parte hartzailea lagun.
- Hiriko turismo sektorearekin koordinatuta lan egiten dugu etengabe (tokiko 300 enpresa baino gehiago), hiriaren nortasuna eta balioak babesteko, herritarren bizi kalitatea zaintzeko eta bisitatzen gaituzten pertsonen esperientzia ere zaintzeko.
- Sustapen masiboak baztertu egiten ditugu, goi denboralditik kanpo merkatuak eta publiko estrategikoak segmentatuz eta hautatuz, turismoa desestazionalizatzeko asmoz.
- Sektorearen eragin ekonomikoa deskontzentratu eta banatzeko, joan-etorririk gutxien duten eremuetan (auzoetan, eskualdeetan) fluxu turistikoak banatzen saiatuz.
- Gure hiriaren benetakotasuna eta herritarren bizi kalitatea beste ezeren gainetik. Gure nortasuna, gure kultura eta hizkuntza propioa eta gure tradizioak balioetsi egiten ditugu.
- Gure bisitarik gonbidatu nahi ditugu hiria modu jasangarrian, ekologikoan eta errespetuz bizitzera, plan eta ekintza jasangarriak proposatuz: #GreenDonostia.
- Enpresa txikien eta tokiko enpresen produktu eta zerbitzu autoktonoak hautatzen ditugu, eta bisitariei geure helmuga turistikoa benetako donostiar gisa esperimentatzeko gonbita egiten diegu.
- Espazio publikoaren erabilera kontrolatzen dugu, talde gidatuak txikiak izan daitezen eta kutsadura akustikoa mugatzeko.
- Turismo erabilera duten etxebizitzen eta hotelen kopurua mugatu egiten dugu.
- Hainbat alderdi arautzen dituzten ordenantzen gaian (ostatuak, aparkalekuak, mugikortasuna, espazio publikoaren erabilera, hiri paisaia, etab.), Udaleko hainbat departamenturekin koordinatuta gaude.
- Behatoki Turistikoa sortu dugu turismo sektorea ezagutu eta monitorizatzeko eta turismoaren garapen jasangarriaren aldeko erabaki adimendunak hartu ahal izateko.
- Klima aldetik neutroa den hiri baterako trantsizioa sustatzen dugu, mugikortasun jasangarrian oinarrituta eta turismo sektorean ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatuta.