Garraio turistikoa
Hiri-autobusez gain, Donostiak turismo-baliabideen sare bat du hiria beste ikuspuntu batzuetatik bisitatu eta ezagutzeko
Tren eta bus turistikoak
Hiriko tren eta bus turistikoek ibilbide panoramikoa eskaintzen dizute, Donostiako bista onenak ikusteko aproposa. Autobusa bi solairukoa da eta irekia da, eta trenak bi bagoi ditu. 8 hizkuntzatan dagoen audio-gida dute bi zerbitzuek, eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu egokitua eskaintzen dute. 11:00etan hasten da bus eta tren turistikoaren ordutegia eta orduro ateratzen dira 19:00 arte busa eta 20:00 arte, berriz, trena.
Busaren irteera: | Argentinar Errepublika Pasealekua |
---|---|
Trenaren irteera: | Miramar Kalea,2 |
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: | Ordubete |
Busari buruzko informazio gehiago | Bus Turistikoa |
Trenari buruzko informazio gehiago | Tren Turistikoa |
IRISGARRIA
Bus turistikoaren irisgarritasunari buruzko informazioa
IRISGARRIA
Tren turistikoaren irisgarritasunari buruzko informazioa
Igeldoko funikularra
Mendebete martxan daraman funikular hau beti bezain xarmagarria, karismatikoa eta harrigarria da oraindik ere. Ondarretako hondartzaren ingurua Igeldo mendiarekin lotzen du hiru minutuko ibilbidea eginda. Aparkaleku publiko txiki bat dago funikularra irteten den lekuan. Kontsultatu irteera-orduak.
Irteera: | Funikularreko plaza, 4 |
---|---|
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: | 3 min. |
Informazio gehiago: | www.monteigueldo.es |
Ezagutu Donostia itsasotik
Ciudad de San Sebastian katamarana
Ciudad de San Sebastian katamaranak Donostiari buruzko ikuspegi desberdina ematen dizu. Duela gutxi berritua, urpeko ikuspegia eskaintzen du eta 40 minutuko ibilbidean itsasotik Donostia hiri ederra ikusteko aukera ematen du.
Irteerak: | Kaio pasealekua, z.g. (Donostiako portua) |
---|---|
Maiztasuna: | Ordu oro (neguan taldeentzat soilik dago irekia, astegunetan) |
Informazio gehiago: | ciudadsansebastian.com |
Erosi | Donostian kostako zeharkaldia |
Uharterako txalupak
Argazkia: Motoras de la Isla
Ekainaren 1etik irailaren 30era arte, Motoras de la Isla enpresak Donostiako portutik Santa Klara uharteko kairaino zuzenean eramango zaituen zerbitzu erregularra eskaintzen dizu. Beste zerbitzu batzuk ere baditu, urpeko ikuspegiko paseoak, esaterako.
Irteerak: | Lasta plaza, z.g. – Portuko etxola |
---|---|
Maiztasuna: | 30 minututik ordubetera, eguraldiaren arabera |
Informazio gehiago: | motorasdelaisla.com |
Erosi | Bisitatu uhartea itsasontzian |