Bidaiari nekaezinentzat
Donostia gutxienez bizitzan behin bisitatu beharreko hiria da. Bertako gastronomia, kultura, ohiturak eta paisaiak direla eta, hiriak ezinbesteko hiria izan behar du zure bidaia-gidan.
Donostiaren bihotza eta arima
Ezagutu gotorleku militarra eta portu komertziala izan zen eta gaur egun bitxi turistiko txikia den hiriko historia zaharrena. Bisitatu Urgull mendia eta pintxoz eta sukaldaritzako altxorrez beteta dauden Alde Zaharreko kale estuak.
Nortzuk gara euskaldunak?
Donostiak euskal kulturaren nortasunari eusten dio. Bertako kaleetan, herritarren artean, gastronomian eta herri-giroko festetan ikus daitezke milaka urte dituen herri honen tradizioak.
Kirola eta abentura
Itsasoz, lurrez eta airez, kirola eta abentura ezinbesteko elementuak dira Donostiara egindako zure bisitan. Surfean aritzeko munduko hiri onenetako bateko olatuetan surf egitea.
Jaialdien hiria
Zinemak, arteak, musikak, dantzak eta antzerkiak urte osoan hiria betetzen dute. Izan ere, Donostia izaten da Europako jaialdi entzutetsu eta zaharrenetako batzuen agertokia. Gozatu hondartzatik Jazzaldiaz edo zinemarik onenaz Donostiako Zinemaldian toki pribilegiatu batetik.
Chillida 100 urte
Ezagutu Eduardo Chillida artistaren erakusketa, musika eta mendeurrenaren ospakizunen egitaraua.
Ibilbide tematikoak oinez
Ezagutu gure hiriko 4 protagonistek kontatutako 4 oinezko ibilbideak: zientzialari bat, erretiratu bat, arraunlari bat eta gure arbasoak.
Donostiako altxorrak
Donostia aire zabalean dagoen museoa da. Bertako kaleetan, pertsonaia entzutetsuen eskulturak (Chillidarenak edo Jorge Oteizarenak, adibidez), XIX. mendeko lan arkitektonikoak eta Kursaalen moduko eraikin garaikideak topatuko dituzu.
Erosketak egiteko eta wellness-erako hiria.
Marka onenak, Donostiako moda, surf arloko moda eta moda nordikoa biltzen dituzten dendaz eta diseinu esklusiboak dituzten dendaz betetako etorbideek zeharkatzen dute hiria. Eguna erosketen egunarekin hastea eta La Perla Talasoterapian luxuzko tratamendu batekin amaitzea…
HONDALEA, Eskultura berria. Santa Klara uhartean
Hustutako itsasargiaren etxearen barruan induskatuta, Cristina Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia, eta uhartea inguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.
Jateko modukoa
Donostia nazioartean aitortu eta saritu izan dute bertako gastronomia dela eta. 19 Michelin izar, pintxoak, sagardotegiak, bertako jatetxeak… horiei guztiei esker, ondo jatea gustuko dutenentzat galdu ezin daitekeen bisita da.
Nabigatu eta arrantzatu. Belaz eta motorrez egindako itsasontziak
Donostiak turismo-baliabideen sare bat du, hiria itsasotik bisitatu eta ezagutzeko.