Jaialdiak
Zinema, antzerkia, musika, beldurra...
Zinema, antzerkia, musika, beldurra… Donostian era guztietako jaialdiak ditugu.
Aukera ezazu zure estiloari ondoen doakiona!
DFERIA ANTZERKI AZOKA
Donostia, benetako antzerkia
Musikaren, dantzaren, antzerkiaren edo edozein eratako adierazpen artistikoaren zale amorratua bazara…Ez galdu hitzordu hau! Dferiak Donostia arte eszenikoen merkatu handi bihurtzen du antzerki sorkuntzarik berrienak aurkeztuz. Gerturatu eta disfrutatu kalitate handiko ikuskizun berriztatzaile hauetaz!
GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA
Solidaritatea zinemaren bidez
Urtero, apirilean, Donostiak gizartearekin eta solidaritatea sustatzearekin duen konpromisoa sendotzen du Giza Eskubideen Zinemaldia eginez. Zineman oinarrituta eta erakusketa eta elkarrizketekin osatuta, ekitaldiaren xedea da herritarrak gure gizartean ugariak diren arazo larrien eta errealitateen inguruan sentsibilizatzea.
DOCK OF THE BAY
Musika dokumentalen zinemaldia, hitzaldiak eta kontzertuak barne.
Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdi bat da, proiekzioak hiriko hainbat gunetako hitzaldi eta kontzertuekin konbinatzen dituena. Benetako luxua musika eta zinema maite dutenentzat.
JAZZALDIA
Jazzaren goxotasuna
IRISGARRIA
Jazzaldiaren irisgarritasunari buruzko informazioa
Uztaileko bigarren hamabostaldian, Donostia jazzaren erritmorik onenean mugitzen da. Musika-arloko izen handiko artistak, besteak beste James Brown, Liza Minelli, Bobby McFerrin, Diana Krall, Cassandra Wilson eta B.B. King, gure hiriko hondartza, antzoki, plaza eta auditorioetara etorri dira nazioartean ospe handian duen jazzaldi honetan entzuleei gozaraztera.
MUSIKA HAMABOSTALDIA
Musika klasikoaren jaialdia
IRISGARRIA
Hamabostaldiaren irisgarritasunari buruzko informazioa
Abuztuan Donostia tradiziorik handieneko musika klasikoko zikloaren etxe bihurtzen da, Musika Hamabostaldia egiten baita. Kursaal Elkargunea, Santa Maria eta San Bizente elizak, Victoria Eugenia antzokia eta gure hiriko beste hainbat toki izaten dira nazioarteko orkestra sinfoniko eta bakarlari handien agertoki jaialdi honetan. Ia hilabete batez, musikarik onena izaten da Espainiako zaharrena (1939an hasi zuen bere ibilbidea) eta Europako zaharrenetako bat den musika klasikoko jaialdi honetan.
BOGA BOGA FESTIBALA
Donostiako DNA duen musika independente jaialdi berria
Musika independentearen jaialdi berri hau proposamen original eta donostiar batekin aurkezten da. Hiriko leku enblematikoak agertoki gisa erabiliko dira gorabidean dauden taldeentzat eta nazioarteko artistentzat. Egunez Ondarretako lorategietan doako musikaz gozatu ahal izango da Dabadaba Arena agertokian eta arropa-azoka txiki bat ere egongo da.
Doako proposamen horiez gain, jaialdiaren ideia nagusia musika hiriko hainbat agertokitan zabaltzea da. Horrela, nazioarteko artistekin programazioa egongo da Miramar Jauregian eta Chillida Lekun, eta behin gaua sartuta, musikak hiriko klubetan jarraituko du (Dabadaba, DOKA, Altxerri, Bukowski) egunsentira arte.
Dantz Festibala
Nazioarteko abangoardiako musika elektronikoaren jaialdia
Dantz musika elektronikoko jaialdi bat baino askoz gehiago da; sormenaren mugak loturarik gabe aztertzen dituen kultur marka eta proiektu laborategi bat da.
Jaialdia ezinezkoaren aldeko atari bihurtzen da musika elektronikoaren eta abangoardiakoaren bidez, eta programazio aberatsa eta askotarikoa eskaintzen du, bertako artistak zein Estatuko eta nazioarteko talentudunak barne hartzen dituena.
Dantzek kultur jarduera sorta zabalarekin betetzen du hiria: DJen setak, topaketa parte-hartzaileak, mahai-inguruak, erakusketa artistikoak, zinema emanaldiak, disko merkatuak eta prestakuntza tailerrak.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA
Zine hiria
IRISGARRIA
Zinemaldiaren irisgarritasunari buruzko informazioa
Ospe handiko izarrak eta zuzendari gazteak. Estatuko nahiz nazioarteko zinemaren panorama osoa etortzen da Donostiara urtero irailean urteko lehiaketarik kosmopolitenean parte hartzeko: Zinemaldian, besteak beste Canneseko Zinemaldiarekin eta Veneziako Mostrarekin batera Europako zinema-gertaerarik garrantzitsuenetako batean, alegia.
DONOSSKINO
Donostiako Film Laburren Festibala
Donosskino - Donostiako Film Laburren Jaialdiaren zazpigarren edizioa 2023ko urriaren 11tik 14ra egingo da, Antzoki Zaharrean.
FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEA
Halloween kulturalena
Urriaren amaieratik azaroaren hasierara bitartean, Donostiako antzoki eta kaleak beldurrezko film baten bat-bateko agertoki bihurtzen dira, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari harrera egiteko. Zikloan, kontzertuak eta erakusketak ere izaten dira, zinema-eskaintzaren osagarri.
Literaktum
Letren jaialdia
Literaktum literatura-jaialdia dela eta, Donostia bi astez "hitzen hiria" izango da. Urtero, letren jaialdi honek estatuko eta nazioarteko idazle garrantzitsuak jartzen ditu Donostiako publikoarengandik hurbil. Literatura-mota guztiak sartzen dira ekimen honetan: narratiba, olertia, saiakera, antzertia, kazetaritza, performanceak, musika, zinema, ilustrazioa, gastronomia, komikiak...
Edizio bakoitzean, programatutako jarduera guztien (hitzaldiak, aurkezpenak, erakusketak, tailerrak, proiekzioak...) ardatz izango den gai baten alde egiten da. Aurten, Literaktum jaialdiaren edizioak "Maitasunaren geografiak" du izenburu.
Informazio gehiago
Donostiako informazio kulturala guztia Donostia Kultura webgunean aurkitu dezakezu.