Nabigatu eta arrantzatu. Belaz eta motorrez egindako itsasontziak
Donostiak turismo-baliabideen sare bat du, hiria itsasotik bisitatu eta ezagutzeko.
Ezagutu jarduerak itsasotik
Amaina
Belaontzi irteerak. Puntako belaontzi arin, seguru, eroso eta fin berezi baten alokairua, patroiarekin edo patroirik gabe. Pogo 36, diseinu sariduna, gure hiria bezala. Nabigazioa, arrantza, ainguratzea, SUP, snorkela eta gastronomia.
Informazio gehiago: | amaina.eu/ |
---|
Brai Kantauri
Ezagutu gure kantauri isurialdeko sekretuak, merezi dituzun erosotasun guztiekin.
Informazio gehiago: | brai.eus |
---|
Boat Trips San Sebastián
Ongi etorri Boat Trips San Sebastián-era itsas arrantza, txangoak eta kirolentzako gunea, gure kostaldea beste ikuspuntu batetik ezagutzeko asmoarekin sortua.
Informazio gehiago: | boattripssansebastian.com |
---|
Ciudad de San Sebastián katamarana
Ciudad de San Sebastián katamaranak Donostiari buruzko ikuspegi desberdina ematen dizu. Duela gutxi berritua, urpeko ikuspegia eskaintzen du eta 40 minutuko ibilbidean itsasotik Donostia hiri ederra ikusteko aukera ematen du.
Irteerak: | Kaio pasealekua, z.g. (Donostiako portua) |
---|---|
Maiztasuna: | Ordu oro (neguan taldeentzat soilik dago irekia, astegunetan) |
Informazio gehiago: | ciudadsansebastian.com |
Navegavela
Nabigatzea Donostian oso experientzia berezia da. Gurekin, badia pribilegiatu batetik abiatuta, plan esklusibo eta pribatua antolatu dezakezu. Donostian bazara eta lagunak, senideak edo bikoteak harritzeko plan bat bilatzen baduzu, alokatu itsasontzia patroi batekin edo gabe eta gozatu zure txalupa pribatuan. Aukeratu patroi batekin edo patroi gabe gure hiru belaontzietako batean, aukeratu ordua eta erabaki zure ibilbidea ... Itsasoratu gaitezen! Esperientzia honek liluratuko zaitu. 15 urte baino gehiagoko esperientzia
Informazio gehiago | navegavela.com |
---|
Oribay Tours
Parte hartzaileen esperientzia eta jakin-nahietara egokitutako itsas-irtenaldi gidatuak eskaintzen ditu Oribay Tours-ek; dibertigarrriak, errazak eta zailtasunik gabekoak. Ekoturismoa eta itsas-aisia 6 bidaiari gehienez eta Showfishing-a egin nahi izanez gero 4 bidaiari gehienez aholkatzen ditu Oribay-k. Taldeak elkartu eta gastuak partekatzeko aukera dago. Itsasontzi profesionaleko patroia.
Informazio gehiago: | oribay.tours |
---|
Ostarte Sailing
Ostarte Sailing-en belaontzi klasikoak alokatzen dituzte gure kostalde ederrean barna nabigatzeko. Bertan, nahaieran sorturiko bizipen ahaztezinez gozatzeko aukera zabaltzen diete euren bezeroei historiaz beteriko belaontzietan. Eskarmentudun eskifaiak uneoro lagunduko dizu nabigatzen, nahi duzun lekuan eta nahi duzunarekin, helburu bakarra itsas esperientzia ahaztezin bat bizitzea izan dadin.
Informazio gehiago: | ostartesailing.com |
---|
Uharterako txalupak
Argazkia: Motoras de la Isla
Ekainaren 1etik irailaren 30era arte, Motoras de la Isla enpresak Donostiako portutik Santa Klara uharteko kairaino zuzenean eramango zaituen zerbitzu erregularra eskaintzen dizu. Beste zerbitzu batzuk ere baditu, urpeko ikuspegiko paseoak, esaterako.
Irteerak: | Lasta plaza, z.g. – Portuko etxola |
---|---|
Maiztasuna: | 30 minututik ordubetera, eguraldiaren arabera |
Informazio gehiago: | motorasdelaisla.com |